Berriak
Berriak! Deskontuak ordainketa sistema berrietan
13/12/2011
Gaurtik aurrera ordaintzeko aukera gehiago jarri ditugu dokumentuak itzultzerakoan : orain, kreditu-txartela, edota PayPal sistema erabil ditzakezu, SMS bidezko ordainketaz gain.
Are gehiago: tarifak bateratu ditugu... beherantz! Itzuli nahi duzun dokumentuaren* tamaina edozein dela ere, prezioa 3 eurokoa da.
A! Beste gauza bat bakarrik: gauza berriak estreinatzen ari garenez, ospatzeko, itzuli beharreko dokumentuen prezioaren gainean %50eko deskontua** oparituko dizugu, kreditu-txartelarekin edota...
Priberam eta imaxin|software-en arteko hitzarmena
15/11/2011
Priberam eta imaxin|software enpresak erreferenteak dira Iberiar Penintsulako hizkuntza teknologietan. Orain, hitzarmena sinatu dute Europako eta Latinoamerikako espainieraren zein Europako (Galizia eta Portugal), Brasilgo eta Angolako portugesaren aldaera guztientzako ingeniaritza linguistikoko produktuak eta zerbitzuak ustiatzeko.
Espainiako enpresek nazioarteratze-prozesua egiterakoan aurkitzen duten lehenengo oztopoa hizkuntza da, ahozko zein idatzizko mailan. Enpresa horiek garapen bidean dauden...
Berri osoaAragoiera iritsi da Opentradera
19/09/2011
Opentradek penintsulako hizkuntzen arteko itzulpenen eskaintza zabaldu du. Izan ere, espainiera-aragoiera hizkuntza-bikotea gehitu du itzultzaile-motoreen zerrendan. Hemendik aurrera, Opentrad webguneak testuak eta web-orriak hizkuntza horien bien artean itzultzeko aukera eskainiko du.
Hizkuntza-pakete berria beta bertsioan (0.2) dago oraindik, eta Apertium izeneko software libreko proiektuaren barruan garatu da.
Berri osoa
Eleka enpresak garatutako Wordfast ikastaroa Interneten
15/09/2011
Eleka enpresak "Wordfast Classic 5 - hastapenak" izeneko ikastaro berria garatu du, eta Internet bidez eskainiko du. Wordfast OLI tresnen artean zabalduenetakoa eta merkeenetakoa da merkatuan, eta itzulpen lanak egiten dituen orok tresna hori erabiltzen ikasteko aukera du orain. Ikastaroko edukiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude. Wordfast ikastaroari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, sartu http://wordfast.eleka.net webgunean.
Berri osoaOpentraden foro irekiak Facebooken
07/07/2011
Itzulpen automatikoaren, Opentraden, gure zerbitzuen inguruko galderarik izanez gero, edota eztabaidatu, iritzia eman, edo hitz bat itzultzea eskatu nahi izanez gero, Facebooken dugun orrian, Foroak atalean sar zaitez, eta lasai eman ezazu iritzia, edota galdetu edo hitz egin ezazu. Pozik entzungo zaitugu!
Hemen izango gaituzu: https://www.facebook.com/opentrad
Hauek dira gure foroak: https://www.facebook.com/opentrad?sk=app_2373072738
Twitter-en eta Linkedin-en ere bagaude!
Berri osoa


