Opentrad SIMO Networken izango da berriz

01/10/2010

Berria:Opentrad SIMO Networken izango da berriz

Opentrad, itzulpen automatikoko partzuergoa, SIMO Networken izango da berriz, Europan hazkunderik handiena izaten ari den kode irekiko itzulpen automatikoko plataforma sustatzeko. Ekitaldia urriaren 5etik 7ra bitartean izango da, IFEMAn, Madrilen.

Partzuergoa osatzen duten enpresek, alegia, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.Lk eta imaxin|softwarek itzultzaile automatikoaren azken bertsioak eskaintzen dituen berrikuntza teknologikoak eta linguistikoak aurkeztuko dituzte. Berrikuntza horien artean daude hizkuntza pare eta tresna berriak, Opentrad oraindik ere erabilgarriagoa eta integratzen errazagoa izan dadin. Aurten nabarmendu beharreko hobekuntzak dira: ingelesa-gaztelania eta gaztelania-portugesa hizkuntza pareetan egindako hobekuntzak, baita ingelesa-portugesa hizkuntza pare berria ere. Portugeseko pare berri horiek eskaintzen dute, lehen aldiz, portugesaren arau ortografiko berrien arabera itzultzeko aukera.

Opentraden gunea SIMO 2010en hemen izango da: 10. pabiloia | 10G07 standa.

Opentradek zure enpresaren produktibitatea hobetzen nola lagun zaitzakeen jakin nahi baduzu, aprobetxatu ezazu berrikuntzarekin duzun hitzordu hori.

 
  • imaxin|software
  • Eleka