Dokumentuak kalitatez itzultzeko apustua

29/03/2011

Berria:Dokumentuak kalitatez itzultzeko apustua

Opentradek kalitatearen alde egiten du, eta, webgune berriarekin eskaintzen dituen abantailez gain, dokumentuen itzulpenerako bikote nagusien etengabeko hobekuntza bermatzen du.


Sarean dauden itzultzaile automatikoak kode irekikoak direnez, Opentrad partzuergoak, unibertsitateek eta komunitateak errazago jardun dezakete elkarlanean itzulpen-bikoteak hobetzeko. Horren isla da bikote gehienetan izan den etengabeko aurrerapena; Opentradek maiz eguneratzen ditu bere webgunean. Hobekuntza horiek dira, adibidez, hiztegietan ez dagoen terminologia gehitzea, informazio gramatikala eta sintaktikoa zabaltzea eta izen propioak eta toponimia ezagutzea. Hala, sortzen ari diren testuinguru eta errealitate berrietara egokitzen da.


Dokumentuak gure ordainpeko sistema berriaren bidez itzultzen dituzten erabiltzaileek soilik ikus ditzakete itzulpen-bikoteen bertsiorik berrienak.

 

 

 
  • imaxin|software
  • Eleka