Marka-kalitatea: Opentrad-Google  konparazioa gaztelania-galegoa bikoterako

26/04/2011

Berria:Marka-kalitatea: Opentrad-Google  konparazioa gaztelania-galegoa bikoterako

Gaur egungo itzulpen automatikoaren joera nagusiak bi dira: egiturarentransferentziako itzultzaileak baliatzea (hizkuntzaren informazioa darabiltenak) eta itzultzaile estatistikoak erabiltzea (hizkuntzaren ezaguerarik gabeak). Hizkuntzen arteko distantzia laburra denean (hizkuntza erromanikoen kasuan bezala: gaztelania, galegoa, portugesa edo katalana, besteak beste), arretaren gunea gai linguistikoetan egoten da egiturazkoetan baino gehiago, eta, halakoetan, nabarmena da, ikusiko dugun bezala, egituraren transferentziako itzultzaileek emaitza askoz hobeak ematen dituztela itzultzaile estatistikoek baino.

 

itzultzaile automatikoa

 

itzulpenaren noranzkoa

 

NIST*

BLEU*

Google

es > gl

7.5654

0.3299

Opentrad

es > gl

12.6131

0.8977

Google

gl > es

7.9922

0.4136

Opentrad

gl > es

12.1724

0.9062

 

Ikus daitekeenez, Google-ren itzultzaileak (eredu estatistikoa darabilena, eta, ondorioz, hizkuntza-ezaguerarik gabea) emaitza askoz ere kaskarragoak ditu Opentrad-ek darabilen itzultzaileak baino, NIST eta BLEU ebaluazio-ereduen arabera. Eredu horiek gizakiak itzulitako testuak eta itzultzaile automatikoarenak alderatzen dituzte. BLEU ereduak 0 eta 1 arteko neurria erabiltzen du, automatikoki itzulitako testuaren eta erreferentzia gisa erabilitakoaren (pertsona batek itzulitakoaren) arteko antzekotasuna neurtzeko; 1etik zenbat eta gertuago, orduan eta antzekoago. NIST eredua, berriz, BLEUtik eratorritako neurri bat da, itzulpenaren zorroztasuna neurtzeko parametro gehiago hartzen dituena kontuan; puntuazioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta zehatzagoa izango da itzulpena.

 

*Emaitza hauek mteval-v11b.pl script-arekin egindako neurketen bidez lortu dira, eta, horretarako, 500 lerroko dokumentu baten itzulpena baliatu da, pertsona batek egindako itzulpena erabiliz erreferentzia gisa.

 

 

 
  • imaxin|software
  • Eleka