Opentradek Internet Eguna eta Galizierazko Letren eguna ospatuko du

16/05/2011

Berria:Opentradek Internet Eguna eta Galizierazko Letren eguna ospatuko du

HILAREN 18AN DOKUMENTUEN ITZULPENA DOAN OPENTRADEN

 

Maiatzaren 17an Internet eguna eta Galizierazko Letren eguna ospatuko denez, maiatzaren 18an Opentrad webguneak dokumentuak doan itzultzeko aukera eskainiko du, alegia, testuak eta webguneak doan itzuli ahal izango dira.

Maiatzaren 18an dokumentuak doan itzultzeko aukera izango da. Izan ere, Galizian hilaren 17a jai da, eta gure opari hori ahalik eta jende gehienak aprobetxatzea nahiko genuke. Sartu beharreko kodea PEREIRO da, Lois Pereiro poetari omenaldia eginez, aurten, Galizierazko Letren eguna berari eskainiko baitzaio.

Zergatik egun hori? Maiatzaren 17an guretzat garrantzi handia duten bi gertaerek egiten dute bat: Galizierazko Letren egunak, literatura-adierazpenaren bidez Galiziako hizkuntza goraipatzeko jaio zenak, eta Internet egunak. Opari honen bidez gure ekarpentxoa egin nahi diegu erabiltzaileei ospakizun hauetan. Ez dezagun ahaztu Opentraden protagonista nagusiak, hasiera batean, penintsulako hizkuntzak zirela, besteak beste, galiziera. Erabiltzaileek hainbat aukera probatu ditzakete, besteak beste, ingelesez, espainieraz eta portugesez idatzitako dokumentuen, testuen eta webguneen itzulpena galizierara, eta alderantziz.

Gure sistema probatu nahi al duzu? Hilaren 18a da zure eguna!

 

 
  • imaxin|software
  • Eleka