Aragoiera iritsi da Opentradera
19/09/2011
Opentradek penintsulako hizkuntzen arteko itzulpenen eskaintza zabaldu du. Izan ere, espainiera-aragoiera hizkuntza-bikotea gehitu du itzultzaile-motoreen zerrendan. Hemendik aurrera, Opentrad webguneak testuak eta web-orriak hizkuntza horien bien artean itzultzeko aukera eskainiko du.
Hizkuntza-pakete berria beta bertsioan (0.2) dago oraindik, eta Apertium izeneko software libreko proiektuaren barruan garatu da.

