Priberam eta imaxin|software-en arteko hitzarmena

15/11/2011

Berria:Priberam eta imaxin|software-en arteko hitzarmena

Priberam eta imaxin|software enpresak erreferenteak dira Iberiar Penintsulako hizkuntza teknologietan. Orain, hitzarmena sinatu dute Europako eta Latinoamerikako espainieraren zein Europako (Galizia eta Portugal), Brasilgo eta Angolako portugesaren aldaera guztientzako ingeniaritza linguistikoko produktuak eta zerbitzuak ustiatzeko.

Espainiako enpresek nazioarteratze-prozesua egiterakoan aurkitzen duten lehenengo oztopoa hizkuntza da, ahozko zein idatzizko mailan. Enpresa horiek garapen bidean dauden herrialdeetan ari dira nazioarteratzen bereziki. Alegia, Brasilen (Latinoamerikan), Angolan, Txinan edota Indian.

Galizia toki pribilegiatua da Europan, gaztelaniaz eta portugesez adierazten diren mundu bien arteko zubi naturala baita. Ia 500 milioi pertsonek hizkuntza bi horien arteko hainbat aldaeratan hitz egiten dute.

Hori dela eta, Galiziako imaxin|software, eta Portugaleko Priberam batu egin dira enpresen nazioarteratze-prozesuei lagun diezaieketen hizkuntza teknologiak mundu osoan merkaturatzeko. Izan ere, biak dira adituak, orain dela 15 urte baino gehiagotik, Microsoft bezalako bezero garrantzitsuei hizkuntzen softwareak garatzen. Ondoko teknologia hauek garatu dituzte, besteak beste: itzulpen automatikoa, bilatzaile azkarrak, zuzentzaile ortografikoak, hiztegi elektronikoak, etab. Enpresa bien produktu eskaintza Espainiako eta Latinoamerikako espainieran, Galiziako, Portugaleko, Brasilgo edota Angolako portugesean, eta ondokoak bezalako hizkuntzen artean espezializatua dago: ingelesa, frantsesa, alemana, txinera, etab.

imaxin|software eta Priberam enpresek produktu eta zerbitzu hauek garatu dituzte urte guzti hauetan: itzulpen automatikoko plataforma ezagunak (Opentrad); hiztegi elektronikoak (Priberam da Língua Portuguesa edota Galiziako historia-hiztegia Dicionario de Dicionarios izenekoa); Galgo, FliP eta Aurélioizeneko portugesaren zuzentzaile ortografikoak, galegoaren, portugesaren eta Brasilgo portugesaren aldaerak jasotzen dituztenak; gramatika eta estilo zuzentzaileak; Legix izeneko lege-bilatzaile azakarra, edota Priberam Search izeneko bilatzaile semantikoa, prentsan espezializatutakoa.

Hauek dira, besteak beste, azken 15 urte hauetan gure enpresetako produktuetan konfiantza izan duten bezeroak: Microsoft, Público, Folha de São Paulo, La Voz de Galicia, Faro de Vigo, Complexo Hospitalario de A Coruña, Instituto Cervantes, Jornal de Negócios, Sapo.pt, Porto Editora, Eroski, Deputación da Coruña, Diputación de Guipuzkoa, etab.

Harremanetarako:
http://www.imaxin.com
comunicacion@imaxin.com
981554068

Estekak

 
  • imaxin|software
  • Eleka