Berriak

Berriak! Deskontuak ordainketa sistema berrietan

13/12/2011

Berria:Berriak! Deskontuak ordainketa sistema berrietan

Gaurtik aurrera ordaintzeko aukera gehiago jarri ditugu dokumentuak itzultzerakoan : orain, kreditu-txartela, edota PayPal sistema erabil ditzakezu, SMS bidezko ordainketaz gain.

Are gehiago: tarifak bateratu ditugu... beherantz! Itzuli nahi duzun dokumentuaren* tamaina edozein dela ere, prezioa 3 eurokoa da.

A! Beste gauza bat bakarrik: gauza berriak estreinatzen ari garenez, ospatzeko, itzuli beharreko dokumentuen prezioaren gainean %50eko deskontua** oparituko dizugu, kreditu-txartelarekin edota...

Berri osoa

Priberam eta imaxin|software-en arteko hitzarmena

15/11/2011

Berria:Priberam eta imaxin|software-en arteko hitzarmena

Priberam eta imaxin|software enpresak erreferenteak dira Iberiar Penintsulako hizkuntza teknologietan. Orain, hitzarmena sinatu dute Europako eta Latinoamerikako espainieraren zein Europako (Galizia eta Portugal), Brasilgo eta Angolako portugesaren aldaera guztientzako ingeniaritza linguistikoko produktuak eta zerbitzuak ustiatzeko.

Espainiako enpresek nazioarteratze-prozesua egiterakoan aurkitzen duten lehenengo oztopoa hizkuntza da, ahozko zein idatzizko mailan. Enpresa horiek garapen bidean dauden...

Berri osoa

Aragoiera iritsi da Opentradera

19/09/2011

Berria:Aragoiera iritsi da Opentradera

Opentradek penintsulako hizkuntzen arteko itzulpenen eskaintza zabaldu du. Izan ere, espainiera-aragoiera hizkuntza-bikotea gehitu du itzultzaile-motoreen zerrendan. Hemendik aurrera, Opentrad webguneak testuak eta web-orriak hizkuntza horien bien artean itzultzeko aukera eskainiko du.

Hizkuntza-pakete berria beta bertsioan (0.2) dago oraindik, eta Apertium izeneko software libreko proiektuaren barruan garatu da.

 

Berri osoa

Eleka enpresak garatutako Wordfast ikastaroa Interneten

15/09/2011

Berria:Eleka enpresak garatutako Wordfast ikastaroa Interneten

Eleka enpresak "Wordfast Classic 5 - hastapenak" izeneko ikastaro berria garatu du, eta Internet bidez eskainiko du. Wordfast OLI tresnen artean zabalduenetakoa eta merkeenetakoa da merkatuan, eta itzulpen lanak egiten dituen orok tresna hori erabiltzen ikasteko aukera du orain. Ikastaroko edukiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude. Wordfast ikastaroari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, sartu http://wordfast.eleka.net webgunean.

Berri osoa

Opentraden foro irekiak Facebooken

07/07/2011

Berria:Opentraden foro irekiak Facebooken

Itzulpen automatikoaren, Opentraden, gure zerbitzuen inguruko galderarik izanez gero, edota eztabaidatu, iritzia eman, edo hitz bat itzultzea eskatu nahi izanez gero, Facebooken dugun orrian, Foroak atalean sar zaitez, eta lasai eman ezazu iritzia, edota galdetu edo hitz egin ezazu. Pozik entzungo zaitugu!

Hemen izango gaituzu: https://www.facebook.com/opentrad

Hauek dira gure foroak: https://www.facebook.com/opentrad?sk=app_2373072738

Twitter-en eta Linkedin-en ere bagaude!

 

Berri osoa

Opentradek Internet Eguna eta Galizierazko Letren eguna ospatuko du

16/05/2011

Berria:Opentradek Internet Eguna eta Galizierazko Letren eguna ospatuko du

HILAREN 18AN DOKUMENTUEN ITZULPENA DOAN OPENTRADEN

 

Maiatzaren 17an Internet eguna eta Galizierazko Letren eguna ospatuko denez, maiatzaren 18an Opentrad webguneak dokumentuak doan itzultzeko aukera eskainiko du, alegia, testuak eta webguneak doan itzuli ahal izango dira.

Maiatzaren 18an dokumentuak doan itzultzeko aukera izango da. Izan ere, Galizian hilaren 17a jai da, eta gure opari hori ahalik eta jende gehienak aprobetxatzea nahiko genuke. Sartu beharreko kodea PEREIRO da, Lois Pereiro...

Berri osoa

Marka-kalitatea: Opentrad-Google  konparazioa gaztelania-galegoa bikoterako

26/04/2011

Berria:Marka-kalitatea: Opentrad-Google  konparazioa gaztelania-galegoa bikoterako

Gaur egungo itzulpen automatikoaren joera nagusiak bi dira: egiturarentransferentziako itzultzaileak baliatzea (hizkuntzaren informazioa darabiltenak) eta itzultzaile estatistikoak erabiltzea (hizkuntzaren ezaguerarik gabeak). Hizkuntzen arteko distantzia laburra denean (hizkuntza erromanikoen kasuan bezala: gaztelania, galegoa, portugesa edo katalana, besteak beste), arretaren gunea gai linguistikoetan egoten da egiturazkoetan baino gehiago, eta, halakoetan, nabarmena da, ikusiko dugun bezala, egituraren...

Berri osoa

Dokumentuak kalitatez itzultzeko apustua

29/03/2011

Berria:Dokumentuak kalitatez itzultzeko apustua

Opentradek kalitatearen alde egiten du, eta, webgune berriarekin eskaintzen dituen abantailez gain, dokumentuen itzulpenerako bikote nagusien etengabeko hobekuntza bermatzen du.


Sarean dauden itzultzaile automatikoak kode irekikoak direnez, Opentrad partzuergoak, unibertsitateek eta komunitateak errazago jardun dezakete elkarlanean itzulpen-bikoteak hobetzeko. Horren isla da bikote gehienetan izan den etengabeko aurrerapena; Opentradek maiz eguneratzen ditu bere webgunean. Hobekuntza horiek dira...

Berri osoa

Webgune berria, aukera berriak

21/03/2011

Berria:Webgune berria, aukera berriak

Webgune berria egin dugu gure itzulpen automatikoko zerbitzuen plataformarako; diseinu berria eta berrikuntza garrantzitsuak ditu:

- Orain, zure dokumentuak formaturik erabilienetan itzul ditzakezu: DOC, DOCX, XLSX, PPTX, TXT, ODT, HTML eta XML.

- SMS bidezko ordainketa-sistema erraza, azkarra eta anonimoa duzu eskura.

- Plan eta prezio berriak ditugu partikularrentzat, profesionalentzat eta enpresentzat. Formatu berriak, itzulpen-bikote berriak, integrazio-erremintak eta zure beharretara moldatzen...

Berri osoa

Opentrad eta sare sozialak, aukera berriak

21/03/2011

Berria:Opentrad eta sare sozialak, aukera berriak

Opentrad-ek webgune berria duela eta eskaintza berriak dituela aprobetxatuz, gure bezeroekin eta lagunekin komunikazioa hobetzeko erronka jarri genion gure buruari. Zuren iritzia, beharrak eta lehentasunak jakitea funtsezkoa da Opentrad-ek aurrera egin dezan. 

Sare sozialak gune aproposak dira elkarren berri izateko, zuekin harremanetan jartzeko, edo, adibidez, erronkak eta lehiaketak proposatzeko (Opentrad maskotari izena emateko ideia-lehiaketa).  

Hori guztia kontuan izanik, sare sozialik ezagunenetan...

Berri osoa
 
  • imaxin|software
  • Eleka