Choose your language
Donostia Turismoko web gune berriak Opentrad integratu du
19/11/2009
Donostia Turismo erakundeak aste honetan jarri du martxan webgune berritua. Berrikuntzen artean katalanezko bertsioa dago, besteak beste. Horrela, Kataluniatik etortzen diren bisitariei (guztizkoaren %25a) arreta berezia eskaini nahi zaie.
Webgunearen katalanezko bertsioa automatikoki egiten da, Opentrad bidez. Erabiltzaile batek “ca” estekan klik egiten duenean, Opentrad sistemaren bidez itzulitako orria erakusten da. Sistema honen ezarpenarekin, Donostia Turismo webgunean gaztelaniaz agertzen den eduki guztia katalanez ikusi ahal izango da.


