Aviso Legal

 

http://traductor.opentrad.com/ BALDINTZA OROKORRAK

 

traductor.opentrad.com webgunea FACTORIA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA SLren jabetzakoa da (aurrerantzean "MAILEGATZAILEA"), eta hark kudeatze du. Hauek dira FACTORIA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA SL enpresaren datuak:

FACTORIA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA SL IFK: B-70.001.912 

Helbidea: CL SALGUEIRIÑOS DE ABAIXO Nº 11 LOCAL 6 15704-SANTIAGO DE COMPOSTELA

Telefonoa: 981554068

Faxa: 981554988

Posta elektronikoa: imaxin@imaxin.com

Enpresa (e)ko merkataritza-erregistroan erregistratuta dago, sozietateen A Coruña. liburukian, 3.000. liburuan, atalean, 150. folioan, nº C-36.633

 

ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako edozein erabiltzen duenak, une horretatik bertatik, Erabiltzaile izaera izango du, eta Baldintza Orokor hauek espresuki, bere borondatez eta erreparorik gabe onartzen dituela joko da. Webgune honetako zerbitzuak -doakoak ez direnak edo betebeharren bat ezartzen dutenak- erabiltzeko, Erabiltzaileak adinez nagusia izan behar du, eta bere betebehar juridikoak betetzeko legezko gaitasuna eta ordezkaritza eduki behar ditu. Webgune honetan eskainitako zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du Erabiltzaileak baldintza hauek betetzen dituela. Webgune honetara sartzen den Erabiltzaileak Baldintza Orokor hauek eta unean uneko erabilera-argibide bereziak bete behar ditu. Horrez gain, beti legearen arabera, ohitura onen arabera eta fede onak eskatzen duenaren arabera jarduteko konpromisoa hartzen du, erabiltzen duen zerbitzuari dagokion arduraz. Hala, Erabiltzaileak ez du webguneko edukirik aldatuko, Erabiltzaileak berak sartu dituen datuak izan ezean, eta ez du haren osotasunean edo funtzionamenduan inolako kalterik eragingo.

Aipatutako zerbitzuetara sartzeko erabiltzaileek eman behar dituzten datuak, legez, datuak babesteari buruzko araudi orokorraren mende geratuko dira. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak babestutako datu-baseetan erregistratuko dira. Datu-base horiek MAILEGATZAILEAren jabetzakoak dira.

MAILEGATZAILEAk webgunerako sarbidea kendu edo eten diezaioke Baldintza Orokor hauetan adierazitako betebeharren bat bete ez duen erabiltzaileari. Aurreko betebehar horietakoren bat nahita eta bere erruz bete ez duen Erabiltzailea izango da horrek MAILEGATZAILEARI edo hirugarren bati eragin dizkion kalteen erantzule.  

 

MAILEGATZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

MAILEGATZAILEAk webgunean eta Baldintza Orokor hauetan aldaketak egiteko eskubidea du. Bestetik, eta Erabiltzaileekin komunikatzeko aukeratutako bitartekoaren izaera berezia dela eta, MAILEGATZAILEAk ezin du erantzukizunik bere gain hartu: a)     Une jakin batean ezin bada webgunean sartu, edo MAILEGATZAILEAn dagoen edo webguneko hipertestuen esteka bitartez Erabiltzaileak atzitzen dituen guneetan dagoen informazio jakinen bat ezin badu atzitu. b)     Emandako produktuen eta zerbitzuen edukien, informazioen eta eskaintzen zehaztasunaz edo gaurkotasunaz. Webgunean, datu batzuk sinplifikatuta daude, edo Erabiltzaile ertainak hobeto ulertzeko moduan idatziak, eta MAILEGATZAILEA ez da datu horiek sor ditzaketen okerreko interpretazioen erantzule egiten, salbu MAILEGATZAILEAk axolagabekeriaz jokatzen duenean bere funtzioak betetzean, Baldintza Orokor hauetan azaltzen denaren arabera. MAILEGATZAILEA ez da inola ere erantzule izango kalteren bat gertatzen bada ustekabeko gertaeren edo gertaera sumaezinen ondorioz edo Erabiltzailearen portaera axolagabearen ondorioz.  

 

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgunearen parte diren eta jabetza intelektualeko do industrialeko eskubideek babes ditzaketen eduki, marka, diseinu, logotipo, ikono, botoi, software, izen komertzial, domeinu-izen edo bestelako ikur edo elementu guztiak MAILEGATZAILEAren jabetzakoak dira, edo domeinu publikokoak, edo webgunean sartzeko baimena behar bezala eman duten eta egile edo eskubideen titular gisa ageri diren hirugarrenen jabetzakoak. Edonola ere ez da ulertuko eskubide horiei buruzko baimenik ematen denik edo haiek ukatzen, eskualdatzen edo (osorik edo partez) lagatzen direnik, ezta ezein eskubide ematen denik ere, batez ere, eduki horiek ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, eraldatzeko edo publikoki jakinarazteko, MAILEGATZAILEAk (gunearen diseinuari eta "MAILEGATZAILEA" markaren erabilerari dagokionez) edo dagozkien hirugarrenek aurrez espresuki eta idatziz baimendu gabe. Atal honetan erreferentzia egiten zaien jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen urratzeei jazarri egingo zaie unean indarrean dagoen legedian jasotako ekintza penalen eta zibilen bitartez.  

 

JURISDIKZIOA

MAILEGATZAILEAren eta Erabiltzaile baten artean sortzen den auzi edo gatazka oro, Baldintza Orokor hauen interpretazioari edo aplikazioari buruzkoa edo, oro har, webgunean eskainitako zerbitzuen erabilerarekin zuzenean edo zeharka lotua, Santiago de Compostela (e)ko epaitegi eta auzitegietan ebatziko da. Auzia hasi aurreko kondizio gisa, MAILEGATZAILEAk eta Erabiltzaileak fede onez negoziatzeko betebeharra dute, auzia edo gatazka hilabeteko (1) epean argitzeko, aldeetako batek beste aldeari auzigai izan daitekeen uzia idatziz jakinarazten dion egunetik kontatzen hasita.  

 

KOMUNIKAZIOAK

MAILEGATZAILEAren eta Erabiltzailearen arteko komunikazioetarako, Erabiltzaileak MAILEGATZAILEAk adierazi duen egoitzara jo behar du, webgunearen KONTAKTUA atalean adierazten diren komunikazio-bideen bitartez (posta ziurtatua edo posta elektronikoa). MAILEGATZAILEAk Erabiltzailearekin harremanetan jarri behar badu, Erabiltzaileak webgunean erregistratzean eman dituen datuak erabiliko ditu edo Erabiltzaileak lehenengo komunikazioan emandakoak.

 

 

 
  • imaxin|software
  • Eleka