Contratacion

"FACTORÍA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA SL" ENPRESAREN "http://traductor.opentrad.com" WEB-ATARIKO ZERBITZUAK KONTRATATZEKO BALDINTZA OROKORRAK

 

Baldintza orokor hauek FACTORÍA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA SLren (NIF: B-70.001.912; helbidea: RUA SALGUEIRIÑOS DE ABAIXO, 11, 6. lokala; 15704 SANTIAGO COMPOSTELAKOA); aurrerantzean, FACTORÍA DE SOFTWARE

 

Eta BEZEROAREN (aurrerantzean, "BEZEROA") artean hitzartutako kontratua arautzen dute , http://traductor.imaxin.com webgunean eskainitako zerbitzuak web bidez eskaintzeari buruzkoa.

 

Itzulpen-zerbitzu bat kontratatzeak berekin dakar baldintza orokor hauek onartzea; baldintza orokor hauek, lege-oharrarekin eta pribatutasun-politikarekin batera, kontratuaren parte izango dira. Kontratazio elektronikoa denez, klausula hauek erabat baliozkoak dira, eta bi aldeak bat datoz Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko eta Salerosketa Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 23. artikuluarekin eta ondorengoekin.

 

Bezeroak adierazten du adinez nagusia dela eta Baldintza Orokor hauen bidez lotesteko gaitasun juridikoa duela; Baldintza Orokor hauek aldeen arteko kontratu-izaera dute, eta kontratu horrek klausula hauek izango ditu:

 

BEZEROAREN BETEBEHARRAK

 

Lehenengoa Ordainpeko itzulpen-zerbitzu baten eskaera egiten duen bezeroak atariaren hasierako orrian adierazitako urratsak egin behar ditu; hauek dira urratsak:

-  Testu bat sartu behar du, DOC, DOCX, ODT, ODS, ODP, XLSX, TXT, HTML, XML edo PPTX formatukoa (5 megakoa, gehienez), eta testuaren sorburu-hizkuntza hautatu behar du.

-  Xede-hizkuntza hautatu behar du.

 

Bigarrena Bezeroa izango da emandako dokumentuen zilegitasunaren erantzulea, eta hark bermatuko du edukiak ez direla legez kontrakoak, merkatuz kanpokoak edo besteen eskubideentzat kaltegarriak (batez ere, baina ez hauek bakarrik: jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak). FACTORÍA DE SOFTWAREk eskubidea du agintari eskudunen esku jartzeko edo, hala badagokio, agintari eskudunaren errekerimenduei erantzuteko, baldin eta dokumentuen edukia legez kontrakoa bada edo ordena publikoaren, segurtasun publikoaren, estatuaren defentsaren, osasun publikoaren, pertsonen duintasunaren eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate edo beste edozein egoera pertsonal edo sozialengatik ez diskriminatzeko printzipioaren kontrakoa bada edo gazte eta umeen babesaren kontrakoa bada.

 

Hirugarrena Bezeroak bereziki bermatu behar du obraren gainean behar besteko eskubidea duela hura aldatzeko (itzulpena egiteko), edo, hala badagokio, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, dagozkion baimenak eskatu behar dizkie jabetza intelektualaren eskubideen titularrei, eta BEZEROAK ordaindu beharko ditu ezar litezkeen eskubideak, tarifak edo zenbatekoak.

 

Laugarrena Bezeroak bermatzen du, hirugarren pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuak emanez gero, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren II. Tituluan ezarritakoa betez interesatuen baimena duela horretarako.

 

Bosgarrena Bezeroak esplizituki salbuesten du FACTORÍA DE SOFTWARE erakundea testuen edukien gaineko erantzukizun guztietatik, eta, gainera, zuzenean erantzungo du bai klausula hauek ez betetzeagatik bai software akastun, maleziatsu edo asmo txarrekoa sartzeagatik sor daitezkeen kalte-galeren aurrean.

 

Seigarrena Ordainketa; zerbitzuaren ordain gisa, bezeroak ondoren aipatzen diren zenbatekoak ordaindu behar ditu, azaltzen den moduan:

 

BALDINTZA EKONOMIKOAK

 

Zazpigarrena Kontratu honen arabera emandako itzulpen-zerbitzuaren ordainketa, ordaintzeko bidea, fakturazioa eta kobrantza honela egingo dira:

5MBeko tamaina maximoa duten dokumentuentzat 1,5€-ko (BEZ gabe) tarifa bat ezarriko da.

Ordainketa egiteko moduak hauek izango dira:

  • Kreditu- edo zordunketa-txartel bidezko ordainketa
  • Paypal bidezko ordainketa

 

ENPRESAREN BETEBEHARRAK

 

Zortzigarrena FACTORÍA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA SLk konpromisoa hartzen du kontratu honen arrazoia den zerbitzua web-atariko eskaintzan zehazten denaren arabera emateko.

 

Bederatzigarrena Testua bidali eta FACTORÍA DE SOFTWAREri ordaindu ondoren, bezeroak "ITZULI" botoia sakatuko du. Segundo batzuk igaro ondoren, bezeroak dokumentua deskargatzeko pantaila bat ikusiko du, baita esteka bat ere; esteka horretan, bezeroak 24 orduz izango du itzulpena eskuragarri, eta, nahi izanez gero, berriro deskargatu ahal izango du. Denbora hori igaro ondoren, dokumentua zerbitzaritik ezabatuko da.

 

Hamargarrena Datu-transferentzia guztiak Datuak Babesteko Lege Organikoan ezarritako segurtasun-neurriak -datuen mailari dagozkionak- hartuta egiteko konpromisoa hartzen du FACTORÍA DE SOFTWAREk.

Itzultzeko bidalitako informazioan garrantzi handiko datuak egongo balira, itzulpena eskatu aurretik maila horretako datuak daudela jakinarazi behar du bezeroak, komunikazio-bide frogagarri baten bidez, FACTORÍA DE SOFTWAREk segurtasun-neurri egokiak har ditzan; aurretik ohar hori bidali ezean, FACTORÍA DE SOFTWAREk uko egingo dio erantzukizun orori, eta BEZEROA izango da sor litezkeen kalte-ordainen erantzulea. Edonola ere, FACTORÍA DE SOFTWAREk itzulpen-lan hori ez onartzeko aukera izango du.

Bi aldeek berariaz hartzen dute FACTORÍA DE SOFTWAREren URLaren edo posta elektronikoaren bidez haien artean trukatutako informazioa gordetzeko konpromisoa, egindako transakzioaren froga gisa.

 

Hamaikagarrena FACTORÍA de SOFTWAREk behar diren neurriak hartu ditu, menpe dituen baliabide eta sistemei dagokienez, web-orriaren erabilgarritasunari dagokionez eta sareko zerbitzuari dagokienez.

 

Hamabigarrena FACTORÍA DE SOFTWAREk bermatzen du segurtasun-neurri egokiak hartu dituela bere instalazio, sistema eta fitxategietan, bai eta datu pertsonalen isilpeko tratamenduan ere, indarrean dagoen eta aplika daitekeen legearen arabera.  Era berean, eskatutako zerbitzuak egiteko BEZEROAK emandako informazio guztia isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du. Horri dagokionez, FACTORÍA DE SOFTWAREk barne-kontrolak ezarri ditu, isilpekotasunaren konpromisoa bermatzeko. Isilpekotasunaren konpromiso horrek indarrean jarraituko du kontratuzko harreman hau iraungi ondoren ere, eta isilpeko informazio hori ezagutu duen langile orori eragingo dio, mugarik gabeko epean.

 

FACTORÍA DE SOFTWAREren erantzukizunaren salbuespena

 

Hamahirugarrena Hamaikagarren klausulari kalterik egin gabe, Interneten konfigurazio berezia dela eta, FACTORÍA DE SOFTWAREk ezin du bermatu eta ez du bermatzen web-aplikazioaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna; baliteke web-aplikazioa erabili edo eskuratu ezinik geratzea arrazoi hauetako batengatik (adibideak dira, ez murriztapenak): (i) ordenagailuaren programa edo ekipoen aplikazio informatikoak txarto ibiltzea, (ii) mantentze-lanak edo aldizkako edo ezohiko konponketa-lanak egin behar izatea, edo (iii) FACTORÍA DE SOFTWAREren kontrolpean ez dauden edo aurrez esan ezin diren beste arrazoi batzuk edo ezinbesteko arrazoiak suertatzea. Era berean, FACTORÍA DE SOFTWARE ez da izango bezeroaren edo/eta erabiltzaileen azpiegitura informatikoei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik zerbitzuaren erabilgarritasunaren kalitateak izan ditzakeen eten edo hondatzeen erantzulea, ezta FACTORÍA DE SOFTWAREk zerbitzua eskaini ahal izateko parte hartzen duten beste hornitzaile azpikontratatu batzuei egotz dakizkiekeen arazoen erantzulea ere. Horren haritik, bezeroa izango da software kaltetua edo birusduna edo beste elementu maleziatsu batzuk sartzeagatik sortutako kalte-galeren erantzulea.

1.       Hala ere, eta posible den neurrian, FACTORÍA DE SOFTWAREk aldez aurretik jakinaraziko du beharbada zerbitzua eten egin daitekeela. Web-aplikazioaren edo zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen den webgunearen erabilgarritasun-ezagatik edo jarraitutasun-ezagatik sortutako edozein eratako kalte-galeren gainean FACTORÍA DE SOFTWAREk izango duen erantzukizuna ez da izango BEZEROAK kontratutako zerbitzuaren ordain gisa ordaindu beharreko zenbatekoa baino handiagoa.

2.       Baldintza Orokor hauen ondorioetarako, honako arrazoi hauek joko dira ezinbestekotzat (adibideak dira, ez murriztapenak): (1) aurrez esan ezin daitekeen gertaera ez-erruzko oro, edo, aurrez ikusi edo aurrez ikusteko modukoa izan arren, saihestezina dena, (2) on line dendaren web-orrietara sartzeko arazoak, (3) sare elektrikoaren edo telefonikoaren hornitze-akatsak, (4) hirugarrenek sortutako kalteak edo atariaren zerbitzariari egindako erasoak (birusak), zerbitzuaren kalitateari eragiten badiote eta ez FACTORÍA DE SOFTWAREri ez bezeroari egotz ezin badakizkieke, (5) transmisio-, difusio- edo biltegiratze-arazoak, edo atariko produktuak eta gainerako edukiak hirugarrenei entregatzeko arazoak, (6) hirugarren horiek on line dendara sartzeko eta zerbitzua jaso edo eskuratzeko arazoak edo akatsak izatea, (7) suteak, (8) uholdeak edo lurrikarak, (9) grebak, lan-gatazkak edo beste desordena sozial batzuk, produktu-hornidura eta, beraz, FACTORÍA de SOFTWAREk bere gain hartutako betebeharrak betetzea eragozten badute, (10) erregaiaren edo energia elektrikoaren eskasia edo eskuraezintasuna, (11) istripuak, (12) gerra-gatazkak, (13) bahitura komertzialak edo beste edozein motatakoak, (14) blokeatzeak, (15) istiluak, edo (16) gobernuaren edozein xedapen.

3.       Isilpekotasunaren konpromisotik aske egongo da informazio hau:

a.       orain edo etorkizunean mundu guztiak ezagutuko duena, informazioa jaso duen aldeak errurik izan gabe,

b.      eman aurretik ere hartzen duen aldearen esku legitimoki dagoen informazioa,

c.       eman ondoren hirugarren batek legez hartu duen informazioa jendarteratzeko mugarik gabe, edo

d.      agintari eskudun batek eskatuta eman behar izan den informazioa, ez bada isilpekotasun-akordio baten edo prozesu horren agindu baten arrazoia.

 

Hamalaugarrena -LEGE APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA

Kontratu hau Espainiako lege aplikagarrien arabera egongo da indarrean. Parte hartzen duten aldeek onartzen dute kontratu hau gauzatzean edo interpretatzean sor daitezkeen edo kontratuarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten auzi, desadostasun, zalantza edo erreklamazioak Santiago Compostelako Epaitegi eta Tribunalen esku jarrita konponduko direla behin betiko, eta berariaz uko egiten diotela eskudun izan litekeen beste edozein foruri edo eskumen-mugapeni.

 

 
  • imaxin|software
  • Eleka