Choose your language
ITZULI
Itzultzaile automatikoaren garaia
Eleaniztuna, librea eta doakoa
Opentrad kode irekiko itzulpen automatikoko sistema bat da. Estatuko hizkuntza guztietarako diseinatu da, eta doan erabil daiteke.
Gaur egun, 20 hizkuntza bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egin daitezke. Horrela, aukeren artean daude ingelesa eta frantsesa, baita katalana, galegoa edo euskara ere. Helburua da itzulpen aukerak ahalik eta gehien zabaltzea.
Gainera, Opentrad bereziki diseinatuta dago erabiltzailearen beharretara egokitzeko, eta behar horien arabera konfiguratu ahal izateko. Ondorioz, edozein sistemarekin integratu daiteke.
Egun, milaka erabiltzailek erabiltzen dute Opentrad testuak, dokumentuak eta web-orriak itzultzeko. Beste batzuk, aldiz, enpresako web-orriak, web-orri pertsonalak, blogak eta abar ingelesera, frantsesera, katalanera edota galegora itzultzeko erabiltzen dute.
Pertsonalizagarria
Opentrad, bere diseinuari esker, egokitu eta pertsonalizatu egin daiteke: linguistikoki, erakunde bakoitzaren estilo-liburura egokitu baitaiteke; eta teknikoki, IP sareetan integratu, edo beste sistema batzuekin erabat integratu baitaiteke.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta imaxin|software enpresek balio erantsiko hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte, Opentrad egokitzeko eta integratzeko erabat bezeroaren beharretara.
Berriak
Carvalhoren inguruko artikulua Linguamátican
21-06-2010
Linguamática aldizkariak Carvalho proiektuaren inguruko artikulua argitaratu zuen 2. bolumenaren 2. zenbakian, honako izenburuarekin:
Baliabide konputazionalen urritasuna gainditzen. Carvalho: ingelesa... berri osoa
imaxin|software enpresak Carvalho proiektua aurkeztu du
31-05-2010
imaxin|software enpresak Carvalho proiektua aurkeztuko du ekainean.
Carvalho kode irekiko itzultzaile automatiko estatistikoa eta iraunkorra da, ingelesaren eta galegoaren artean. Portugalgo portugesaren... berri osoa

