GL | ES | CA | EU | EN | PT | FR

Opentrad

Opentrad kode irekiko itzulpen automatikoko sistema da, 20 hizkuntza-bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egiten dituena. Besteak beste:

  • Gaztelania-Ingelesa
  • Gaztelania-Frantsesa
  • Gaztelania-Portugesa
  • Gaztelania-Galegoa
  • Gaztelania-Katalana
  • Portugesa-Galegoa
  • Gaztelania-Euskara

Opentrad gero eta erabiltzaile, enpresa eta erakunde publiko gehiagok erabiltzen dute, testuak eta dokumentuak itzultzeko, edota Interneten hizkuntza desberdinetan nabigatzeko. Beste erabiltzaile batzuk beren web-orri pertsonalak, enpresako web-orriak, blogak, eta abar ingelesez, gaztelaniaz, galegoz, portugesez, katalanez, ... eskaintzeko erabiltzen dute.

Itzultzeko askatasuna

Opentrad itzulpen automatikoko sistema diseinatu da bezero bakoitzaren beharren arabera konfiguratu eta egokitu ahal izateko %100ean, eta ondorioz erakunde horren gainerako sistema informatikoekin integratu ahal izateko.

Software librearen filosofia jarraitzen dugu, abantaila hauekin:

  • Teknologian eginiko inbertsioa optimizatzea. Bezeroak dituen beharrak asetzeko, sisteman egin beharreko egokitzapen eta pertsonalizazio lanek osatzen dute kostua. Lizentziak erosten ez da gastatzen.
  • Hornitzailearekiko independentzia.
  • Iturburu kodea atzitu daitekeenez, beste sistema batzuekin eta aplikazioekin erabiltzeko integratzea eta konfiguratzea errazagoa da.
  • Komunitate oso bat dago mundu osoan zabalduta hobekuntzak eta releaseak etengabe garatzen diarduena Opentrad sistemarentzako .

 

TI

"Opentrad-ek itzulpen automatikoa gure aplikazioetan erraz integratzen uzten digu".

Bulegoak eta ekoizpen zentroak herrialde desberdinetan dituzten bezeroak ditugu. Orain, ordezkaritza deberdinetan lanean ari direnei hizkuntza desberdinak kudeatzeko soluzioak eskaini dakiekegu.

Opentrad, integratzeko erraztasuna